2008/02/15

Lan proposamenak 2 dbh 2eb

LAN PROPOSAMENA: MOTOR ELEKTRIKOA ETA MEKANISMOAK

Lan proposamen honek bi atalez osatuta dago:
1) Diseinatu eta egin ondorengo baldintza hauek beteko dituen motor elektriko sinplea. Ez du indar handirik izango, indar hori areagotzeko aukera bi izango genituzke:
ü 15 edo 22,5V-eko tentsioak erabiltzea 4,5V-eko zenbait pila seriean loturik.
ü Espira(bira) askoko harilak erabiltzea.
Edozeinekin indar magnetiko handiagoak lortuko genituzke.
Pila pare bat besterik ez ditugu erabili nahi eta ez dugunez oso haril handia eraiki nahi, motorrak pisu gutxiago eta arinago bira egin dezan, ahalik eta gehien murriztu behar dugu marruskadura hurrengo tokietan:
ü ardatza eta euskarrien artean,
ü eskuilatxoak eta kolektoreen artean.
Betebeharreko baldintzak:
1. Gehienez, 9V-ekin funtzionatu behar du (4,5V-ekin badabil hobe).
2. Orekaz eta nahiko bizkor eman behar ditu birak.
3. Ahalik eta material gehien birziklatuko da.
2) Ondorengo mekanismoen artetik bi aukeratu eta erabili tailerreko motor elektrikoaren abiadura zirkular handia eraldatzeko.
i. Torloju eta kremailera (elementuak tailerrean daude).
ii. Espeka edo eszentrikoa (goitik behera egin beharko dituzue).
iii. Bira eta biradera (goitik behera egin beharko dituzue).
iv. Torloju amaigabea (elementuak tailerrean daude).
ü Aukeratutako mekanismoekin ezin baduzue lortu, ipin iezaiozue motorraren ordez biradera bat eskuz abiadura emateko.
Betebeharreko baldintzak:
1. Mekanismoen artetik bat, gutxienez, zuek goitik behera egindakoa izan behar da.
2. Etengabe martxan egon behar da, hau da, ez da trabatu behar.
3. Kontrolatzeko zuek egindako etengailua erabiliko duzue.

No hay comentarios: