2008/03/18

Lan proposamenak 3 DBH 1 eba

LAN PROPOSAMENA: JASOGAILU ELEKTRIKOA

Diseinatu eta egin ondorengo baldintza hauek beteko dituen sistema jasotzaile baten maketa:

1. Sistema gauza da objektuak altuera batera igotzeko.

2. Ezin duzu sokarik erabili.

3. Derrigorrez engranaje konikoak erabili behar dituzu.

4. Funtzionamendua:

a) Gurutze giltza batekin kontrolatuta egongo da. 3 posizio izango du:

a.1. Gorantz mugitu.

a.2. Geldirik egon.

a.3. Beherantz mugitu.

b) Kontrola taldeko batek egingo du.

c) Zati mugikorraren abiadura txikia izan behar du.

5. Proiektua eraikitzeko, edozein material erabil daiteke (zura, kartulinak, kortxoa, burdina, letoia, e.a.).

6. Ebaluatzeko irizpideak:

a) Eraikitze baldintzen betetzea (1p).

b) Funtzionamendua (5p). Kontutan hartuko dira bai diseinua bai zenbat pisu igotzeko gai den.

c) Segurtasun arauak betetzea (0,5p).

d) Proiektuaren desmuntagarritasuna (1p).

e) Material birziklatuen erabilera (0,5p).

f) Sendotasuna (1p).

g) Akabera (1p).

g.1. Ahoz behera jartzean ezer ez erortzeko moduan egotea.

g.2. Kable eta elementu guztiak oso ondo finkatuta egotea.

No hay comentarios: