LAN PROPOSAMENA: 555 ZI TENPORIZADOREA .
Honako baldintzak bete behar ditu:
1. Proiektu osoa oinarri baten gainean egon behar du.
2. Dimentsioak: 20*30cm eta 25*35cm artean.
3. Elektronika -> Zirkuitu biak ondo bereiztuta egon behar dute:
a) Kontrol zirkuitua: Bere plakan elementu elektriko guztiak egoki soldatuta. (Errelea barne).
b) Potentzia zirkuitua: Motorea eta etengailu orokorrarekin osatuta egongo da.
4. Mekanika: -> Mugimenduaren transmisioa:
a) Eragile mekanikoak erabili behar dira baina ezin dira txirrikak erabili.
b) Mugitu behar den ardatza goitik behera egon behar du.
5. Funtzionamendua:
a) Etengailu orokorrarekin martxan ipintzeko baimena ematen da. Baina ez da martxan ipiniko.
b) Martxan ipintzeko sakagailu bati eragin behar izango zaio.
c) Orduan errelea aktibatuz motorea martxan ipini behar da. Abiadura egoki murriztu eta mugimenduari behar zaizkion eraldaketak eginez, goitik beherako ardatza mugiarazi behar dio.
d) Denbora tarte bat pasatuta bera bakarrik geldituko da. Martxan egongo den denbora tartea aldatu ahal izango da.
6. Proiektua eraikitzeko material desberdinak erabili behar dituzue, besteak beste: zura (aglomeratua, estrabea eta DMa), kartulinak, kortxoa, plastikoa, burdina, letoia eta aluminioa.
7. Borondatezkoa:
a) Apaingarriak.
8. Ebaluatzeko irizpideak:
a) Eraikitze baldintzen betetzea (1p).
b) Diseinua (orijinaltasuna) (1p).
c) Funtzionamendua. Fidagarritasuna (beti funtzionatzea) (4p).
d) Segurtasun arauak betetzea (0,5p).
e) Proiektuaren desmuntagarritasuna (1p).
f) Materialen erabilera (0,5p).
g) Akabera eta sendotasuna.
g.1. Plaka elementu elektronikoen soldaketa egokia (1p).
g.2. Kable eta elementu guztiak oso ondo finkatuta egotea (0,5p).
g.3. Ahoz behera jartzean ezer ez erortzeko moduan egotea (0,5p).