2008/02/06

Lan proposamenak 1 dbh 1eb

Bi arrapala diseinatu eta eraiki, bertatik bola bat jausten uzteko; honako baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Arrapala bakoitzaren luzera osoa gutxienez 20 cm-koa izan behar du.
2. Arrapaletako batean bolak denbora luzea beharko du bidea egiteko; bestean, berriz, oso denbora laburra.
3. Bolak ez du inoiz gelditu behar ibilbidean zehar.
4. Arrapala biak erraz gorde behar dira kutxa barruan.
5. Arrapala biak lotuko dituen dispositiboa eraiki. Kontutan hartu bigarren arrapalak ez duela bola askatuko, lehenengoaren bola beheraino iritsi arte. Berdin dio lehen arrapala motela zein bizkorra den.
6. Osagaiak lotzeko erabiliko dituzuen kolak: kola zuria, kola termo-fusiblea eta kola unibertsala.
7. Funtzionamendua: arrapala bateko goiko aldetik bola askatu eta gelditu barik arrapalatik beheraino joan behar du. Behera heltzerakoan dispositibo bati eraginda beste arrapalako goian dagoen bigarren bola bat askatuko du. Bigarren hau gelditu barik ere beheraino heldu behar da
8. Proiektua eraikitzeko, edozein material erabil daiteke (zura, kartulinak, kartoia, kortxoa, e.a.).

1 comentario:

xarma dijo...

Aupa, Ana Balmaseda nauzu.

Ez dut nire izena ikusi partehartzaileen artean. Uf! ze blog politak ikusten nagoen; nirea, ostera, erdixka oraindik.
Agurrak!